2010/10/25

PERRETXIKO ERAKUSKETA!

Asteburu honetan egin dugu perretxiko irteera zornotzako talde mikologikoarekin. Irteera horretan, espezie ezberdineko perretxikoak aurkitu ditugu eta ondoren erakusketa jarri dugu eskolape aretoan guztiek ikus dezaten.

Esan, gaur izango dela azkeneko eguna erakusketa ikusi ahal izateko. Norbaitek badauka perretxikoren bat klasifikatzeko ekar lezake erakusketara eta saiatuko gara klasifikazioa egiten.