2010/10/12

AZAROAK 26TIK 28RA TXARRI BODA EGINGO DUGU AITTITTA TXIKIKOAK

Oraindik ez daukagu guztiz zehaztuta eta zehazten dugunean jarriko dugu informazio gehiago.

23 AN ZORNOTZAKOEKIN IRTEERA

Hilaren 23an (zapatua), Zornotzako Mikologia Elkartearekin egingo dugu irteera gorbeialdera. Goizeko 07:15 etan geratu gara nautika aurrean 08:00ak aldera Zornotzan egoteko eta gero handik guztiok batera irteteko. Ea zorte handiagoa badaukagu eta perretxiko gehiago aurkitzen dugun. Bertan aurkitzen ditugun perretxikoak, erakusketan jarriko ditugu 23 eta 24 an.

ERROTARIKOEKIN PERRETXIKOTAN!

Pasa den zapatuan, perretxiko irteera egin genuen Durangaldeko Mikologia Elkartearekin (Errotari). Goiz guztia eman genuen perretxiko bila baina ez genuen gauza handirik aurkitu. Egunotan euri gutxi egin duenez, lurra sikuegia dago eta perretxiko gutxi ageri a gure mendietan. Espero dugu zubi honetan egin duen eguraldiarekin gure mendiak zertxobait bustitzea eta hurrengo irteeran gehiago aurkitzea.