2010/10/12

ERROTARIKOEKIN PERRETXIKOTAN!

Pasa den zapatuan, perretxiko irteera egin genuen Durangaldeko Mikologia Elkartearekin (Errotari). Goiz guztia eman genuen perretxiko bila baina ez genuen gauza handirik aurkitu. Egunotan euri gutxi egin duenez, lurra sikuegia dago eta perretxiko gutxi ageri a gure mendietan. Espero dugu zubi honetan egin duen eguraldiarekin gure mendiak zertxobait bustitzea eta hurrengo irteeran gehiago aurkitzea.



No hay comentarios:

Publicar un comentario