HISTORIA

Aittitta txiki kultur taldea duela hogeita zortzi bat urte sortu zen, guraso batzuek haien seme-alabak aspertzen zirela ikusi zutenean. Ume haiek gaur egun 27 bat urte dituzte eta batzuk taldearen dinamikan guztiz integratuak daude. Hasieran ekintza xumeak planteatzen ziren; adibidez, herrian zeuden ekintzetan parte hartu, inguruko herrietako jaietako ekintzetan parte hartu (sukalki txapelketak...), mendira irteerak egin...

Momentu batean ekintzetan parte hartzea ez zen nahikoa eta ekintzak antolatzen hasi ginen: jaietan, oporraldietan... ekintza gehienak ludikoak ziren eta taldeak beste ibilbide bat hartzea erabaki zuen, giza-arazoak, hain zuzen. Gaur egun, hainbat harreman mantentzen ditugu; udaletxeko,mankomunitateko, kultur etxeko eta herriko hainbat arlorekin. Jai eta Kultur batzordeetako kideak gara.

Urtean zehar hainbat ekintza gauzatzen ditugu. Hona hemen garrantzitzuenak:
*Iparraldeko Haizeak
*Kale Antzerkiko antolaketa lanak
*Marmitako txapelketa
*Tiragoma txapelketa
*Makailau eta Paella txapelketa
*Txapel jaurtiketa Txapelketa
*Herri Bazkariak (Urtean 3-4)
*Perretxiko erakusketa
*Argazki erakusketa
*Hiesari buruzko jardunak
*Zenbait mendi irteera

ANTOLAKETA:

Aittitta txiki kultur taldean 4 pertsonaz osaturiko zuzendaritza talde bat dago. Talde horrek proposatu eta antolatzen ditu ekintzak.
Hauez gain, adin ezberdinetako beste 40 pertsona daude, ekintzak aurrera eramateko ezinbestekoak direnak. Taldeak dituen 28 urtetan 700 pertsonatik gora pasatu dira taldetik eta askorekin harreman mantentzen jarraizen dugu. Bestalde herriko hainbat taldekin: Garraitz Triatloi taldea, Aittitta Makurra Txaranga, Tinbalero taldea, Zintzilik Eskalatzaile taldea, Lumentza Mendi taldea, Arrakala Irratia, Esku-lan tailerra... harreman estua mantentzen dugu.

FUNTZIONAMENDU ARAUAK:
Aittitta txikiko partaide izateko behar den gauza bakarra GOGOA da. Ez dago inolako balditzarik ez betebeharrik. Lanerako gogoa eta boluntarismoa. Hiru dira gure lanerako arloak: kultura, gazteria eta zenbait gizarte arazo (drogak, Hiesa eta 3. mundua batez ere).

HELBURUAK


Aittitta Txiki Kultur Taldearen helburua KULTURA da. Kultur ekitaldiak antolatu eta jendearen artean, batez ere, gazteen artean zabaldu. Interesgarria iruditzen zaigun edozein gai hartu eta horrekin ekintza bat burutzen dugu.