2010/11/22

TXARRI BODA SAN MARTINEN!

Asteburu honetan ospatuko dugu Aittitta txikikoak txarri boda San Martin baselizan. Txarri boda honek, 3 egun iraungo ditu eta lehenengo egunean odolostak egingo ditugu. Bigarren egunean txarri boda egingo dugu eta hirugarren egunenan, sobrakinak jango ditugu.

Txerria 9- 10 arru bueltakoa izango da (120-150 kilo gutxi gorabehera), eta txarri boda ospatu baino 2 egun lehenago hilko dute Etxebarriko baserri batean. Guk ospatzen dugunerako, ondo zatituta egongo da.


HURRENGO ASTEBURUAN KONTATUKO DUGU ESPERIENTZI HAU!


                                    

ERAKUSKETA EGONGO DA LEKEITIOKO PERTSONAI EZAGUNENENA!

Abenduaren 23an hasiko da eskolapeko erakusketa gelan, Lekeition egon diren eta gaur egun dauden pertsonai ezagunenen erakusketa.

Norbaitek argazkiren bat badauka Lekeitioko pertsonai ezagunen batena, eskertuko gendun Aittitta txikiko lokaletik pasatzea eta bertan uztea erakusketan jartzeko. (Argazkiak, erakusketaren ondoren bueltan emango dira).

(Pertsonai ezagunak Lekitton: Juli artola, Juanito bonbillon,....)

ANIMA  ETA EKARRI ARGAZKIJAK!