2011/02/24

KALDERERUAK!

Badira 6 urte gitxu gorabehera Aittitta Txikikuok inauterijetako zapatuan kalderero eguna ospatzen dogula. Bertan, ijito jantzitxa eta karroza bateaz urten ixan dou herrixari inauteri kolore bat emonez. Baina, aurten, konturatu gara beti egin ixan dogula geuri begirako jai bat moduan eta ez heriiko jai bat modura.

Horregaitxik, aurten, herriko kuadrillak nahi doguz anima egun horretan kaldereroz mozorrotzen eta atrebitzen danak karro berezitxu bat montaten telakin, zartain, lapiko.... .

Esan, karrorik polittenak eta ijito kuadrillarik animauenak sarija eukiko dabela.







BERTAN EGUNIAN (MARTXOAK 5) GOIXIAN, APUNTA LEIKE ZINEKO PLAZAN EDO KALEJIRIAK URTEN ORDUKO (ILUNTZIAN).




2011/02/23

KALDERERO EGUNA!

                      

Gure herriko ARATUSTEAK animatzeko asmoz, zapatuan, MARTXOAREN 5ean, KALDERERO EGUNA izatia proposatzen deutsuegu. Zer egingo dugun? ba.....

- Eguerdiko 12:30etan sasikoipetsu I. Salinas enparantzan eta gero txikiteua kaldereruak alaituta.
- Arratsaldeko 20:30 aldera, kalejiran urtengo gara zineko plazatik Aittitta Makurra txarangarekin, beraz, animatu, egun horretan mozorrotu, montatu karro berezitxu bat, zartain, lapikoak edo tapa zaharrak hartu eta etorri geugaz.

AURTEN, GANERA, KARRORIK POLITTENAK ETA IJITO KUADRILLARIK ANIMAUENAK SARIA EUKIKO DABE.


Baldintza bakarra: desfilian parte hartzia.

Apunta zineko plazan bertan egunian goizian edo desfilia hasi orduko. Hamen daukazuez mozorro honen argazkijak ideiak hartzeko.


             


2011/02/22

HANKAPALO IKASTAROA

Martxoaren 5ian hasiko da hankapalo ikastaroa eta apirilaren 10rarte ixango da. Barijako eta zapatuetan ixango da eta arratsaldetan 18etan ixango da. Apunta nahi dabenak kultur etxian apunta biar da eta 5€ ko kostua dauko ikastaruak. Hau 16 urtetik aurrerakuntzako ikastaroa da.

                                                     APUNTATZEKO EPIA ZABALIK DAGO!


BIZKAIKO MUS TXAPELKETARAKO SAILKATUAK LEA ARTIBAIN!


Lea-Artibain dagoeneko jokatu da Mus txapelketia eta 10 bikote sailkatu dira bizkaiko mus txapelketako finalerako.

Honek ixan dira sailkatuak:

1. Jose Martin Arakistain/ "Mister" (MARKINA)
2. Julen Meabe/ Gorka Madarieta (ISPASTER)
3. Joseba Badiola/ Txabiño Badiola (LEKITTO)
4. Aimar Goitia/ Joseba Izagirre "Jhamy" (LEKITTO)
5. Jesus Mari Robles/ Jon Iñaki Kaltzakorta (LEKITTO)
6. Juan Karlos Badiola/ Josu Laka (LEKITTO)
7. Iñigo Aristondo/ Aitor Lasarte ( ONDARRU)
8. Andoni Eguia/ Jose Luis Fernandez (ONDARRU)
9. Txomin Lasarte/ Iñigo Aguirregomezkorta (ONDARRU
10. Asier Amallobieta/ Domeka Beitia ( ONDARRU)


Bizkaiko finala, Ondarruko kafe antzokijan jokatuko da datorren domekan, Otsailaren 27an arratsaldeko 16etan. Bertan sailkatzen dirazen bikotiak Euskal Herriko Mus Txapelketako finalera jungo dira eta hau Urrugnan jokatuko da martxuaren 12an Sokoa auzoan dagoen kiroldegijan.

MUS TXAPELKETAKO SAILKATUAK LEKITTON!

Domekan jokatu zan Lekitton (makala tabernan) Mus Txapelketia eta bikote asko egin zirian eta oso giro edarra egon zan.

Bertan, 4 bikote sailkatu zirian datorren astian otsailen 27an Ondarrun arratsaldeko 16etan kafe antzokijan jokatuko danen Bizkaiko finalerako.


Sailkatuak honetxek ixan zirian:


1. Joseba Badiola/ Txabiño Badiola             
2. Juan Karlos Badiola/ Jesus Mari Robles
3. Aimar Goitia/ Joseba Izagirre "Jhamy"
4. Josu Laka/ Jon Iñaki Kaltzakorta

 




2011/02/20

MUS TXAPELKETIA LEKITTON!


Gaur, arratsaldeko 16etan hasiko da mus txapelketia Lekitton Makala tabernan. Dagoneko nahiko bikote apunta dira eta ondino jentiak apunta nahi badau arratsaldeko 15:30ak arte dauko epia. Bixar ipiniko dira Bizkaiko finalera sailkatu dirazen bikotiak hamen.