2011/05/14

IPARRALDEKO HAIZEAK

Ekainaren 3, 4 eta 5ian iparraldeko haizeak ospatuko dou urtero lez Lekitton. Ondinoko egitaraua ez dao guztiz eginda baina eitxen goiazen einian blogian ipintxen jungoara.

Urtero lez, barijaku goixa umientzako pentsata dao eta aurtengo gaija surf-a da. Iparraldeko surfista bat eta bertoko beste bateaz surf mundua ezagutzeko aukeria eukiko dabe. Gabaz, konpainiko elixan pasadan urtian moduan, bertso saiua eongo da gabeko 22:30etan ixango da eta 6 bertsolari eongo dira:

- ODEI BARROSO                   - AITOR ARRIZUBIETA "TOKO"
- AMETS ARZALLUS              - MAIALEN LUJANBIO
- SUSTRAI COLINA                - XABAT GALLETEBEITIA



Zapatu goixetik eguerdirarte, azokia eongo da plazan iparraldeko eta hegoaldeko produktuakin. Gero, arratsalde partera iparraldeko jantzak ikusteko aukeria eukiko dou eta ondoren Erramun Martikorenen kontzertua entzuteko aukeria eukiko dou.

Domekan, urtero moduan kuadrillen arteko gixau txapelketia eongo da.



OHARRA: Egitarau orokorra etxen dounian blogian ipinikou.