2RENTZAT


Horko bideo hortan azaltzen dan moduan, duchenne sindromia gaixotasun neuromuskular bat da eta Lekitton badago ume bat gaixotasun hori daukona. Ume honek ez dauko gaitasunik tente egoteko eta horregaitxik gurpildun aulki baten dago. Bere bizitza atseginago egin ahal izateko bipedestadore (Beheko bideuan ikusi leike zer dan) bat erosi nahi dotze bere organuak gehiegi sufridu ez dezaten.




Horrek bipedestadorak diru asko balijo dau eta diru hori lortzeko hainbat ekintza egin dira herrixan eta egingo dira aurrerantzian. Ekintza horretatik ezagunena, plastikozko tapoi bilketia da.

Aittitta Txikik anima nahi dau jente guztija tapoi horrek biltzen eta hamendik aurrera eitxen dirazen ekintzetan parte hartzen.


EZINA, EKINEZ EGINA!

-----------------------------------------------------------


OTZARA EDER BIREN ZOZKETIA!

Ume honeri laguntzeko otzara eder biren zozketia egin dogu eta boletuak dagoz salgai Lekittoko dendetan 0,50€ tan. Zozketia karnabaletako zapatuan egingo da, hau da, martxuaren 5 ian gabeko 22etan eskolapian.












-----------------------------------------------------------

                           MENDI MARTXA


Datorren apirilaren 9an mendi martxa bat antolatuko da bipedestadoria erosteko laguntza moduan. Mendi martxa honek bi ibilbide desberdin eukiko ditxuz edozein adinetako jentiak eitxeko.

Mendi martxa hau Lekitton hasi eta Lekitton amaitxuko da baina batek 13 km edukiko ditxuz eta bestiak 21km. Hamen beheian ikusi leike ibilbide hauek.


 











                                         







Mendi martxia aurrera doian einian jungo gara informaten.   

---------------------------------------------------------------------------------
LEKITTO LEKITTO MENDI MARTXA!

 
Dakixuen moduan apirilaren 9an mendi martxa bat egingo da Ronanen aldekua.

Mendi martxa hau nagusijak zein umiak egin ahal ixateko, bi ibilbide egongo dira markata.

Bata, 13km-kua (Goixeko 09:30etan plazatik hasitxa) eta bestia 21km-kua
( 08:30etan plazatik hasitxa).


JAKIN! EZ DAGOLA APUNTA BIARRIK EZTA ORDAINDU BIARRIK BEZ.

-----------------------------------------------------------------

No hay comentarios:

Publicar un comentario