2010/11/01
KATU BALTZ EGUNA!!!
Denok dakigun moduan, zapatu honetan katu baltz eguna izango dugu lekeition. Lekittar danoi eta kanpotik datorren jende guztiari, baserritar janztera animatzen diogu. Astean zehar jarriko dugu blogean egun horretako egitaraua.
2010/10/25
PERRETXIKO ERAKUSKETA!
Asteburu honetan egin dugu perretxiko irteera zornotzako talde mikologikoarekin. Irteera horretan, espezie ezberdineko perretxikoak aurkitu ditugu eta ondoren erakusketa jarri dugu eskolape aretoan guztiek ikus dezaten.
Esan, gaur izango dela azkeneko eguna erakusketa ikusi ahal izateko. Norbaitek badauka perretxikoren bat klasifikatzeko ekar lezake erakusketara eta saiatuko gara klasifikazioa egiten.
Esan, gaur izango dela azkeneko eguna erakusketa ikusi ahal izateko. Norbaitek badauka perretxikoren bat klasifikatzeko ekar lezake erakusketara eta saiatuko gara klasifikazioa egiten.
2010/10/17
IKASTOLA ETA ESKOLETAKO UMEEI HITZALDIA!
Aste honetan, perretxikoei buruzko hitzaldia emango du Jose Migel Meabek Lekeitioko ikastola eta eskoletako umeei. Hitzaldi horretan, mota ezberdineko perretxikoak, zeintzuk diren jangarriak eta zeintzuk ez, non aurkitu daitezken, nola desberdindu daitezken elkarrengandik eta beste hanbait gauzaren informazioa emango du.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

