2010/11/22

ERAKUSKETA EGONGO DA LEKEITIOKO PERTSONAI EZAGUNENENA!

Abenduaren 23an hasiko da eskolapeko erakusketa gelan, Lekeition egon diren eta gaur egun dauden pertsonai ezagunenen erakusketa.

Norbaitek argazkiren bat badauka Lekeitioko pertsonai ezagunen batena, eskertuko gendun Aittitta txikiko lokaletik pasatzea eta bertan uztea erakusketan jartzeko. (Argazkiak, erakusketaren ondoren bueltan emango dira).

(Pertsonai ezagunak Lekitton: Juli artola, Juanito bonbillon,....)

ANIMA  ETA EKARRI ARGAZKIJAK!

2010/11/01

KATU BALTZ EGUNA!!!

Denok dakigun moduan, zapatu honetan katu baltz eguna izango dugu lekeition. Lekittar danoi eta kanpotik datorren jende guztiari, baserritar janztera animatzen diogu. Astean zehar jarriko dugu blogean egun horretako egitaraua.


2010/10/25

PERRETXIKO ERAKUSKETA!

Asteburu honetan egin dugu perretxiko irteera zornotzako talde mikologikoarekin. Irteera horretan, espezie ezberdineko perretxikoak aurkitu ditugu eta ondoren erakusketa jarri dugu eskolape aretoan guztiek ikus dezaten.

Esan, gaur izango dela azkeneko eguna erakusketa ikusi ahal izateko. Norbaitek badauka perretxikoren bat klasifikatzeko ekar lezake erakusketara eta saiatuko gara klasifikazioa egiten.