2011/01/26

TXARRI BODAKO BALORAZINOIA!

2010eko azaroaren 26tik 28ra, Aittitta Txiki kultur taldiak txarri boda bat ospatu eban Ispasterreko San Martin baselizan.

Bertara, 22 pertsona juan ginian gutxi gorabehera eta barijakuan odolostak egin genuzan.





Odolostak ein ostian, afaritxu bat ein genduan eta hamen ikusten dan moduan ondo afaldu genduan.







Hurrengo egunian, barriro bazkari eta afarija eta domekan, amaitzeko bazkarija!






 




Aittitta Txikik oso balorazinoi positibua eitxen dau ekintza honetan eta eskertu nahi dotzo laguntza eman daben guztixari, batez be, karnizeruari (Gaizka) eta odolostak eitxen erakutsi gaitxuen irakasliari.

Ikusi dan moduan, oso erantzun ona euki dau txarri bodako ekintza honek eta bi urte barru barriro errepikatzeko asmuakin eta goguakin ikusten gara.



BI URTE BARRURAKO BARRIRO PREST NESKA-MUTILAK?



2011/01/19

MUS TXAPELKETA!

Aspaldi honetan alde batera itxitxa euki dogu gure blog hau baina gabonetatik bueltan pilak errekupera douz eta urteko lehenegoko ekintza ofizial moduan, mus txapelketia daukagu.

III. Mus txapelketia daukagu oraingo urtekua eta pasadan urtian egin zan moduan, Makalan egingo da. Otsailaren 19an ixango da arratsaldeko 16:00etan eta dagoeneko apunta leike Makala (taberna) bertan. Bikoteko 20 euro itxi bihar da. Horregaz batera, apuntaten dirazen partaide guztiari oroigarri bat edukiko dabe.

Sailkatzen dirazen bikoteak herrialde mailako bizkaiko kanporaketara jungo dira eta hau Ondarrun jokatuko da otsailaren 27an arratsaldeko 16:00etan kafe antzokijan.

Hemen pasatzen dan bikoteak, Euskal Herriko Mus txapelketara jungo dira, Urrugnan jokatuko danera eta hamen 4 sari potolo banatuko dira txapeldunen artian:

1. saria: Txapela, garai ikurra, 3000 euro eta nazioartera bidaia 4 lagunentzat.

2. saria: Garai ikurra, 1500 euro eta nazioartera bidaia 2 lagunentzat.

3. saria: 500 euro etaasteburuko egonaldia 4 lagunentzat.

4. saria: 500 euro eta euskaraz ikasteko 2 matrikula AEKn.

5. bikotetik 16. bikotera sari txikiago batzuk egongo dira.

ARAUAK MUS TXAPELKETARAKO:

Mus txapelketako arauak hemen behean dagoen enlaze honeri eman ezkero agertzen dira.
http://www.euskalherrikomustxapelketa.org/images/pdf/pdf-arautegia-ehkomusfederazioa2011-eus.pdf


ANIMA PARTE HARTZERA!