2011/02/17

MUS TXAPELKETA HASI DA GURE ESKUALDIAN!

Pasadan astian hasi zan Euskal Herriko Mus Txapelketako final erdijak eta hau Ondarrun egin zan Apallu tabernan. Bertan, parte hartu ebenen artian, 4 bikote sailkatu zirian Bizkaiko finalerako eta honetxek ixan zirian:

1. Iñigo Aristondo/ Aitor Lasarte
2. Andoni Eguia/ Jose Luis Fernandez
3. Txomin Lasarte/ Iñigo Aguirregomezkorta
4. Asier Amallobieta/ Domeka Beitia

2011/02/08

MUS TXAPELKETA BADATOR!

Dakixuen moduan Mus txapelketia iada ganian daukagu eta ia nahiko bikote animaten dirazen parte hartzera, aurtengo urtian sari potoluak dagoz da.

Esan, aldaketa txikitxu bat egon dala azkan momentuan eta Otsailak 19an barik 20an ospatuko dala Mus txapelketia DOMEKAZ! ARRATSALDEKO 16ETAN MAKALAN!

ANIMA! 

2011/01/26

TXARRI BODAKO BALORAZINOIA!

2010eko azaroaren 26tik 28ra, Aittitta Txiki kultur taldiak txarri boda bat ospatu eban Ispasterreko San Martin baselizan.

Bertara, 22 pertsona juan ginian gutxi gorabehera eta barijakuan odolostak egin genuzan.





Odolostak ein ostian, afaritxu bat ein genduan eta hamen ikusten dan moduan ondo afaldu genduan.







Hurrengo egunian, barriro bazkari eta afarija eta domekan, amaitzeko bazkarija!






 




Aittitta Txikik oso balorazinoi positibua eitxen dau ekintza honetan eta eskertu nahi dotzo laguntza eman daben guztixari, batez be, karnizeruari (Gaizka) eta odolostak eitxen erakutsi gaitxuen irakasliari.

Ikusi dan moduan, oso erantzun ona euki dau txarri bodako ekintza honek eta bi urte barru barriro errepikatzeko asmuakin eta goguakin ikusten gara.



BI URTE BARRURAKO BARRIRO PREST NESKA-MUTILAK?