2011/03/04

BIZKAIKO MUS TXAPELDUNAK!

Badiola eta Laka LEKITTARRAK izan zirian bizkaiko mus txapeldunak! ZORIJONAK!

Eurokin batera beste zazpi bikote eongo dira martxoaren 12an Urrugnan jokatuko dan Euskal Herriko Mus Txapelketan.

1. Aitor Lasarte/ Iñigo (Ondarru)
2. Joseba/ Txabi (Lekeitio)
3. Izagirre/ Kuadra (Lekeitio)
4. Kaltza/ Bingen (Lekeitio)
5. Asier/ Domeka (Ondarru)
6. Andoni Egia/ Joselu Fernandez (Ondarru)
7. Zelaia/Arakistain (Markina)

2011/02/24

KALDERERUAK!

Badira 6 urte gitxu gorabehera Aittitta Txikikuok inauterijetako zapatuan kalderero eguna ospatzen dogula. Bertan, ijito jantzitxa eta karroza bateaz urten ixan dou herrixari inauteri kolore bat emonez. Baina, aurten, konturatu gara beti egin ixan dogula geuri begirako jai bat moduan eta ez heriiko jai bat modura.

Horregaitxik, aurten, herriko kuadrillak nahi doguz anima egun horretan kaldereroz mozorrotzen eta atrebitzen danak karro berezitxu bat montaten telakin, zartain, lapiko.... .

Esan, karrorik polittenak eta ijito kuadrillarik animauenak sarija eukiko dabela.







BERTAN EGUNIAN (MARTXOAK 5) GOIXIAN, APUNTA LEIKE ZINEKO PLAZAN EDO KALEJIRIAK URTEN ORDUKO (ILUNTZIAN).




2011/02/23

KALDERERO EGUNA!

                      

Gure herriko ARATUSTEAK animatzeko asmoz, zapatuan, MARTXOAREN 5ean, KALDERERO EGUNA izatia proposatzen deutsuegu. Zer egingo dugun? ba.....

- Eguerdiko 12:30etan sasikoipetsu I. Salinas enparantzan eta gero txikiteua kaldereruak alaituta.
- Arratsaldeko 20:30 aldera, kalejiran urtengo gara zineko plazatik Aittitta Makurra txarangarekin, beraz, animatu, egun horretan mozorrotu, montatu karro berezitxu bat, zartain, lapikoak edo tapa zaharrak hartu eta etorri geugaz.

AURTEN, GANERA, KARRORIK POLITTENAK ETA IJITO KUADRILLARIK ANIMAUENAK SARIA EUKIKO DABE.


Baldintza bakarra: desfilian parte hartzia.

Apunta zineko plazan bertan egunian goizian edo desfilia hasi orduko. Hamen daukazuez mozorro honen argazkijak ideiak hartzeko.