2011/06/08

IPARRALDEKO HAIZEAK!!!

Aittitta Txikiko kidiak oso pozik gaoz Iparraldeko Haizeen asteburuak primeran urten dabelako. Horretarako, posible egin daben talde guztijari eskertzen dotzagu euren kolaborazinoia eta baitxa be herritxarrari egon dirazen ekintzetan parte hartziagaitxik.

Milla esker danori eta ia datorren urtekua be horrelako asteburu potentia urteten daben.




Argazki gehijao Aittitta Txikiko facebookeko orrijan.

2011/06/03

GOIZEKO SURF EKINTZA OSO ONDO EGON DA!

Goizean egindako surf hitzaldia eta arratsaldeko surf ekintzak arrakasta eduki du. Argazkiak ikustea besterik ez dago.


 


 

GAUR HASI DIRA IPARRALDEKO HAIZEAK!!!!!

EKAINAK 3 (BARIJAKUA)


Gaur goixian surf hitzaldi bateaz hasi dira iparraldeko haizeak. Arratsaldian, karraspixon surf tailer batzuk eginda jarraitxuko dabe ikastolako eta eskoletako gaztiak.











Gabaz, 22:30etan, konpainiko elixan bertso saiua egongo da 3 iparraldeo eta 3 bizkaitxar. Sarrerarik ez daukonak ondino  Aralde liburudendan dagoz salgai 5€ gaitxik edo bestela gabeko 22:00etatik aurrera konpainiko elixako aurrian egongo dira salgai.