2010/10/04

Perretxiko irteera!



Denok dakigun moduan, perretxiko garaia heldu da eta oraingo asteburuan hasiko gara Aittitta txikikoak irteerak egiten. Lehenengo irteera hau durangaldera izango da eta han hartuko ditugu perretxikoak ondoren erakusketa batean jartzeko. Nora joango gara? hori espezialista askok egiten daben bezala, ez dugu esango!!!!!

Baina bai esango dugu urriaren 23 ( 18:00etatik 20:00etara) eta 24 an ( 12:00etatik 14:00 etara eta 18:00etatik 20:00etara) perretxikoak jaso ondoren erakusketa bat egingo dugula Lekeition eta hori ikusteko aukera izango duela nahi duen guztiak eskolape aretoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario